116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abuztuaren 13an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Laquear, S.A.k, Iruñeko helbidea baitu, proposatutako hirigintzako hitzarmena, hain zuzen ere Iruritako 69. poligonoko 26. lurzatian eraikiko diren etxebizitza babestuen ordaina dirutan emateko, horretarako abiarazitako espedientean baitago behar bezala eginbideturik.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko abuztuaren 30ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0713623