116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abuztuaren 20an egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Baztango Udal Planeko Elizondoko AR2 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, Oteiza jaun arkitektoak prestatua, EHAEOak 2007ko apirilaren 26an ikus-onetsia. Halaber, onetsi zen dokumentazio osagarria, 2007ko maiatzaren 10ean aurkeztua, 1412 sarrera erregistroko zenbakiarekin, berariaz abiarazitako espedientean baitago. El Prado de Paularena, S.A.k sustatu du.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko abuztuaren 30ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0713620