II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2007ko abuztuaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Ipar Aretako HAPOko aldaketa urbanizatzeko proiektua, Construcciones Metálicas Comansa, S.A.k Uharteko 258 eta 300. lurzatietan sustatua, Joaquín Salanueva Etayo V.S, Ingeniería y Urbanismo, S.L.koak prestatu duen testuaren ariora, behar bezala eginbideturik espedientean baitago.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Uharten, 2007ko irailaren 6an._Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.
Iragarkiaren kodea: L0713766