116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

2921/2007 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, kirol eta gazteriaren arloko erdi mailako teknikarien lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitaratzeko, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 2594/2007 Ebazpenean ikusitako akatsa zuzentzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 25eko 2357/2006 Ebazpenaren bidez, kirol eta gazteriaren arloko erdi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko urriaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 128. zenbakian.

Epaimahai kalifikatzailearen espedientea jaso ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 2594/2007 Ebazpenaren bidez, oposizioko probak gainditu arren lanpostua eskuratu ez zuten izangaien zerrendak argitaratu ziren eta deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko epea ezarri zen.

Ebazpen hori 2007ko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 5ekoan, baina ofizioz akats bat egin zela ikusi da, izan ere, bada izangai bat, hautapen prozeduran azken-aurreko proba bai baina azkenekoa gainditu ez zuena, eta beraz, ez du lanposturik eskuratu, eta ez dago proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien taldean.

Hautapen prozesuari buruzko espedientean dagoen dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da Maite Echarri Marco andreak oposizioko bigarren ariketa gainditu zuela eta, beraz, bidezkoa da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 2594/2007 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.1 artikuluaren bidez emandako ahalmenak eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 2594/2007 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea, Maite Echarri Marco andrea kirol eta gazteriaren arloko erdi mailako teknikarien lanpostuak betetzeko oposizioko azken-aurreko proba gainditu duten izangaien zerrendan ager dadin.

2. Kirolaren eta gazteriaren arloko erdi mailako teknikari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko proba guztiak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko proba gainditu dutenen zerrenda argitara ematea. Zerrenda horiek ebazpen honen I. eranskinean eta II. eranskinean ageri dira, hurrenez hurren.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen honen berri ematea Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 10ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Kirolaren eta gazteriaren arloko erdi mailako teknikari izateko lanpostuak betetzeko proba guztiak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiak (irailaren 25eko 2357/2006 Ebazpena)

HURRENKERA DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA

1 Del Cerro Valencia, María 52,80

2 Artázcoz Guereñu, Iñigo 45,83

3 Paz Jiménez, José Javier 42,60

II. ERANSKINA

Kirolaren eta gazteriaren arloko erdi mailako teknikari izateko lanpostuak betetzeko hautapen prozesuan azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaiak (irailaren 25eko 2357/2006 Ebazpena)

HURRENKERA DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA

1 Echarri Marco, Maite 31,83

Iragarkiaren kodea: F0714055