116. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

368/200/ FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Emilia Valencia Vides Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoko buru kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2007ko irailaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Emilia Valencia Vides Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoko buru kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2007ko irailaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu honen berri ematea Emilia Valencia Videsi eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 10ean._Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0713963