112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, arkitekto izateko 5 lanpostu betetzeko. Akats zuzenketa

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko abuzutuaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:

(11/PR)

"Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko apirilaren 11n hartu erabakiaren bidez onetsi zen Iruñeko Udaleko arkitekto izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, 2007ko maiatzaren 23an argitara eman baitzen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; orain, eta haren testuan akatsik bazela oharturik, honako honen bidez erabaki da deialdi hartako akatsak zuzentzea eta testu zuzendua argitara ematea. Hona hemen:

Iruñean, 2007ko abuztuaren 21ean._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda - I. zatia - 1. multzoa

Honela dio:

12. gaia._XIX. mendeko arkitekturak. Arkitektura mota berriak eta arkitektura usadio berriak. Burdina, makinaren arkitektura. Nazioarteko estiloa. Hiriaren bilakaera.

13. gaia._Mugimendu modernoa, abangoardiak. Organizismoa, hiri sistema berriak. XIX. mendeko arkitekturak. Arkitektura mota berriak eta arkitektura usadio berriak. Burdina, makinaren arkitektura.

Eta honela behar du:

12. gaia._XIX. mendeko arkitekturak. Arkitektura mota berriak eta arkitektura usadio berriak. Burdina, makinaren arkitektura.

13. gaia._Mugimendu modernoa, abangoardiak. Organizismoa, hiri sistema berriak. Nazioarteko estiloa. Hiriaren bilakaera.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda - I. zatia - 2. multzoa

Honela dio:

15. gaia._Etxegintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 3819/1999 legea. Printzipio orokorrak. Etxegintzan parte hartzen duten eragileak (sustatzaileak, etxegileak, arkitektoak eta arkitekto teknikoak). Esku-hartzea, ahalmenak eta erantzukizuna. Etxegintzaren Kode Teknikoa. Kontzeptua.

Eta honela behar du:

15. gaia._Etxegintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legea. Printzipio orokorrak. Etxegintzan parte hartzen duten eragileak (sustatzaileak, etxegileak, arkitektoak eta arkitekto teknikoak). Esku-hartzea, ahalmenak eta erantzukizuna. Etxegintzaren Kode Teknikoa. Kontzeptua."

Iragarkiaren kodea: L0713157