112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ETXARRI ARANATZ

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Etxarri Aranazko Udaleko alkateak, 2007ko abuztuaren 16an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Etxarri Aranazko, obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko 5.1. oinarriari jarraikiz, 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman baitzen argitara, 2007ko uztailaren 13an, honako ebazpen hau eman dut:

Lehenbizikoa._Onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

RAZQUIN MAIZA, FERMIN.

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._Izangaiek erraklamazioak aurkeztu ahalko dituzte hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Hirugarrena._Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da.

Etxarri Aranatzen, 2007ko abuztuaren 16an._Alkatea, Maider Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0713043