112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZUÑIGA

Osoko bilkuran hartutako erabakia

Zuñigako Udalak, 2007ko uztailaren 12an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen osoko bilkuraren eskumeneko organo kolegiatuetan Udalbatzako ordezkariak izendatzeko.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. a) artikuluari jarraikiz, osoko bilkuraren eskumeneko organo kolegiatuetan Udalbatzako ordezkariak izendatu dira, Udalbatza osatu ondoko hogeita hamar eguneko epearen barrenean.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 4/1985 Legearen 22.2 b) artikuluak osoko bilkuraren gain uzten ditu "udalez gaindiko erakundeetan parte hartzeari buruzko erabakiak".

Horrenbertzez, erabaki da:

1._Zinegotzi hauek Zuñigako Udalaren ordezkari izendatzea udalez gaindiko organo kolegiatuetan:

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa. Titularra: José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Jurramendiko Mankomunitatea. Titularra: Pedro Miguel Cubillas Zurbano.

Estellerriko Turismo Partzuergoaren batzarra. Titularra: Pedro Miguel Cubillas Zurbano.

Kanpezuko Eskolako Batzorde Ekonomikoa. Titularra: Pedro María Díaz Oteiza.

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea. Titularra: Jesús Antonio Díaz Gallastegui.

2._Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zuñigan, 2007ko uztailaren 12an._Alkate udalburua, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0713112