112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Udaltzainburuaren izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2007ko abuztuaren 24an, 486/2007 zenbakiko ebazpena eman zuen. Haren bidez, Pablo Salvatierra Beorlegui izendatu zuen, udaltzainburu izateko, izendapen libreko behin-behineko langilearen araubide juridikoa duela. Izendapen hau 2007ko abuztuaren 24tik kargualdia bukatu artekoa izanen da, tartean ez badute kargutik kentzen. Zizur Nagusiko 2007ko Udaleko plantilla organikoan zehaztutako ordainsariak izanen ditu izendatuak.

Argitara ematen da, martxoaren 23ko Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zizur Nagusian, 2007ko abuztuaren 24an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0713282