112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OROTZ-BETELU

Udalbatzako kideen karguen ordaina

Orotz-Beteluko Udalak, 2007ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Kontuan harturik 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula ezartzen duen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikuluko edukia, baita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikulua, eta Udalbatzako kideen karguen ordain jaso beharreko konpentsazioen araubidea aldatzea komenigarritzat jo denez, aho batez

Honako hau erabaki da:

1. Udalkideendako (alkatea eta zinegotziak) 80 euroko dieta ezartzea Udalaren bilkura arrunt nahiz berezietara joaten diren aldi bakoitzeko.

2. Karguan aritzean sorrarazitako gastuetarako kalte-ordainen araubide hau ezartzea: mantenu, ostatu, garraio eta joan-etorrietako gastuen ordainketa, halakorik egin bada, dagozkien faktura eta albaranak aitzinetik frogatu eta aurkeztuta. Kilometraje gastuen zenbatekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioendako horretarako ezarri dena izanen da. Aurretik aipatu gastuak hilabetero likidatuko dira udalkide bakoitzeko, eta Udalari aurkeztuko zaizkio, osoko bilkuran onets ditzan.

3. Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du eragina, eta 2004ko abenduaren 14ko eta martxoaren 12ko bilkuretan hartu erabakiak aldatzen ditu.

4. Aurreko zenbakietan azaldutako zenbatekoak urtero eguneratuko dira, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, lege horretan ezartzen baitira 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula.

5. Diru kopuru horiek gastuen kontzeptuan ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orotz-Betelun, 2007ko abuztuaren 22an._Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0713076