112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEGARDA

Udalbatzako kideen ordainsarien esleipena

Legardako Udalak 2007ko abuztuaren 3an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Azterturik Udalbatzako kideendako ordainsariak eta kalte-ordainak zehazteko ireki den espedientea, eta kontu-hartzailetzak eta idazkaritzak eginiko txostenak.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionarmenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen dutena, eta abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeak xedatzen duena.

Udalbatzak erabaki du:

1. Zinegotziei honako bilkura-sariak esleitzea: zinegotzi bakoitzak 157 euro jasoko ditu osoko bilkuran edo kontuen batzorde batean parte hartzen duen aldiro.

2. Udalkideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileeendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3. Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Legardan, 2007ko abuztuaren 14an._Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L0712871