112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LERIN

Hautetsien ordainsariak eta bilkura sariak

Leringo Udalak, 2007ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ordainsariak eta bilkura-sariak:

1. 1. Marcelino Azcoiti Alonso alkatearentzat urtean 12.000 euroko ordainsaria onestea, dedikazio partzialean arituko baita. Ordainketa 14 hileko soldatatan eginen da.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen artikuluko 14.2 b) atalean xedatutakoarekin bat, dedikazio partzialagatik alkatearentzat onetsitako ordainsarien %80 gastuetarako izanen dira eta, ondorioz, ez dute atxikipenik izanen.

3. Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Marcelino Azcoiti Alonso alkatea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko eta inskribatzeko, kargua hartzen duen egunetik edo bestela gaurko egunetik aurrera.

2. Erabateko dedikaziorik edo dedikazio partzialik ez duten udalbatzako kideek zenbateko hauek eskuratuko dituzte:

Bilkura-sariak:

a) Udalaren osoko bilkura arrunt bakoitzera joateagatik, 55,00 euro.

b) Udalaren osoko bilkura berezi bakoitzera joateagatik, 40,00 euro.

c) Lan-taldeen edo batzordeen bilkura arrunt bakoitzera joateagatik, 35,00 euro.

d) Udalbatzako organo kolegiatuen bilkura arrunt bakoitzera joateagatik, 35,00 euro.

Kopuru bera Udala ordezkatuz mankomunitatearen bilkura bakoitzera joateagatik, erakunde horiek berak ordaintzen ez duten artean.

e) Kontratazio Mahaiaren bilkura bakoitzera joateagatik, 60,00 euro.

f) Aurreko ataletan aipatu ez den ekitaldi bakoitzera joateagatik, 40,00 euro.

Kalte-ordainak:

Dietak. 50 euroko dieta, ordezkaritza lanetan egindako bidaia bakoitzeko, betiere beste erakunde edo mankomunitate batek gastua bere gain hartzen ez badu.

3. Udalbatzako kide guztiek izanen dute karguan aritzeagatik egindako gastuen indemnizazioa jasotzeko eskubidea, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Hor sartzen dira zerbitzu eginkizunetarako mantenuari, ostatuari eta garraioari dagozkien dietak, karguagatik udal mugapetik kanpora atera beharrak eta antzekoak, betiere agirien bidez behar bezala baimenduak eta justifikatuak, dedikazio esklusiboan zein partzialean aritzeagatik egiten direnak barne, eta aldiz ez dira sartzen karguan aritzeagatik galdutakoa edo irabazi gabekoa ordaintzea. Udal mugapetik norberaren ibilgailuarekin kanpora joateko Nafarroako Gobernuak funtzionarioentzako urtero onesten duen diru kopurua ordainduko da.

4. Aurreko erabakiak dakarren gastua egiteko baimena ematea indarrean den Udalaren aurrekontu orokor eta bakarraren 111-10001 eta 121-23001 kontusailen kargura.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Lerinen, 2007ko abuztuaren 20an._Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0713236