112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra._Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, hots, abuztuaren 21etik 28ra, biak barne, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako lehen alkateorde Patxi Irizar Jáureguiren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Tafallan, 2007ko abuztuaren 14an._Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0713213