112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren dekretua

Lizarrako alkate udalburuak, 2007ko abuztuaren 23an, 506/2007 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan harturik aurtengo abuztuaren 26tik 31ra (biak barne) Lizarrako udal mugapetik kanpora izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikulua, ezartzen duena alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Ikusirik, Alkatetzaren uztailaren 4ko 422/2007 zenbakiko ebazpena (98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abuztuaren 10ean), zeinen bidez Julián Zudaire Echávarri herri honetako lehen alkateorde izendatu baita.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluko lehen paragrafoak xedatzen duela, bigarren paragrafoak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu alkateordeak, eskuordetze espresurik ez bada, betiere 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakian biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikulutik hartara bidalita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Julián Zudaire Echávarri eskuordetzea, esleiturik ditudan eginkizun guztietan nire ordezko izan dadin, 2007ko abuztuaren 26tik 31ra, biak barne, udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena._Delako ordezkapen hori epe mugatukoa izanen da, hain zuzen ere 2007ko irailaren 1ean izanen du bukaera egun horretantxe itzuliko bainaiz. Hala ere, aipatu data baino lehenago itzultzen banaiz lehenago bukatzen ahalko da.

Hirugarrena._Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Lizarrako Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai paratzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laugarrena._Honako ebazpen hau interesdunari igortzea, eta hartara ohartaraztea ezen, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen diola nik emandako eskuordetzea erabiltzeari uko egin, hori guztia lege bereko 43. artikuluan aurreikusitakoaren menean.

Bosgarrena._Aipatu Errege Dekretuko 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran".

Aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2007ko abuztuaren 24an._Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0713171