112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren dekretua

Lizarrako Udalak osorik ematen den erabaki hau, besteak beste, hartu zuen 2007ko uztailaren 20an egin osoko bilkura berezian:

8. Alkate eginkizunetan erabateko dedikazioan aritzeagatik ordainsariak eta bilkura-sariak xedatzearekin loturiko erabakiak.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.1 artikuluaren arabera, Udalbatzetako kideek ordainsariak jasoko dituzte beren karguetako eginkizunetan erabateko dedikazioan aritzeagatik eta kasu horietan Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanen zaie. Udalbatza horiek ordainduko dituzte ordaindu beharreko enpresa kuotak, lege beraren 74. artikuluan xedatutakoa salbu.

Lege bereko hirugarren idatz-zatian xedatzen du "Soilik erabateko dedikazioa ez eta dedikazio partziala ere ez duten Udalbatzako kideek jasoko dituzte laguntzak organo kolegiatuen bilkuretara joaten direnean, baldin eta haietako partaide badira. Osoko Bilkurak erabakiko du bilkurako zenbatekoa".

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duena, Nafarroako toki korporazioek diru kopuruak jartzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo kalte ordainak emateko.

Kontuan hartuz _aurreko legealdietan bezalaxe_ Lizarrako Udaleko alkate-udalburu karguaren erantzukizunek erabateko dedikazioan aritzea eskatzen dutela, eta ikusirik Kontu-hartzailetza Zerbitzuak egindako txostena, aurrekontuan baliabiderik badela adierazten duena, erabakitzen da:

1. Lizarrako Udaleko alkate kargua betetzeko erabateko dedikazioa ezartzea, atzeraeragineko ondorioekin 2007ko ekainaren 16tik aurrera. Urtean jasoko duen lansaria 44.676,81 euro izanen da 14 pagatan banatuta eta ordainsari hori 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko "Erabateko dedikazioa" izeneko 1110-100011 kontusailaren kargura eginen da.

2. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoa betez, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta ematea _atzeraeragineko ondorioekin_ María Begoña Ganuza Bernaolari. Erakundeak bere gain hartuko du ordaindu beharrekoa, urtean 11.702,77 euro eta ordainsari hori 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko "Hautetsien Gizarte Segurantza" izeneko 1110-160010 kontusailaren kargura eginen da.

3. Ez erabateko dedikazioa ez eta dedikazio partziala ere ez duten Udalbatzako kideek osoko bilkuretara joateagatik -2007ko ekainaren 16tik atzeraeragineko ondorioekin_ 448,81 euro jasoko dituztela xedatzea. Zenbateko gordin horri dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kenduko zaio. Gainerako organo kolegiatuek egiten dituzten bilkuretara joateagatik 90,00 euroko kopuru gordina jasoko dute.

4. Bilkuretara joateagatiko diru kopuruak _bilkuretara joan izana frogatu ondoren_ hilabetero jasoko dira. Hilabetero honako muga hau izanen da:

_Udalbatzako organo kolegiatuko burua: 586,34 euro.

_Gainerako zinegotziak: 448,81 euro.

5. Aipatu bilkuretara joateagatiko gastua Lizarrako Udaleko 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko "Udalbatzako dietak" izeneko 1110-100010 kontusailaren kargura eginen da.

6. Ordainsariak eta bilkura-sariak urtero eguneratuko dira, betiere aurreko urtean Kontsumorako Prezioen Indizeak Nafarroan eman duenari jarraituz.

7. Erabaki honen berri ematea Lizarrako Udaleko Ogasun eta Langileen Alorrei; baita organo kolegiatuetako idazkariei ere, eta adieraziko zaie erabaki hau betetze aldera, hilabete bakoitzaren hamabosgarren eguna baino lehen, Udaleko Kontu-hartze Zerbitzuari jakinarazi beharko diotela udalbatzako kideak aurreko hilabetean zenbat bilkuratara joan diren.

8. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoa betez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita entitate honetako iragarki oholean ediktuak jartzea ere, eta dagokion espedientean sartzea".

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko, aipatu legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau behin betikoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2007ko abuztuaren 24an._Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0713158