112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AZAGRA

Alkateordeen izendapena

Azagrako alkateak, 2007ko uztailaren 5ean, ebazpena eman zuen; hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa._Zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

1. María Carmen Zudaire Amigot.

2. Cristina Lafraya Campo.

3. Daniel Gutiérrez Bayona.

Bigarrena._Alkateordeek nire eskurantza guztietarako ordezkatuko naute, kanpoan naizenean, eri edo ezindurik, eta, beraz, eskurantza haietan ari ezinean, izendatu ditudan hurrenkera berean eta aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.

Orobat, bertzerik gabe ordezkatuko naute, izendatu ditudan hurrenkera berean, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena._Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea.

Laugarrena._Aipatu izendapenen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, indarra ebazpen honen biharamunean hartuko badu ere.

Borzgarrena._Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoaren ondorioz.

Azagran, 2007ko abuztuaren 6an._Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0713116