112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTELLERRIKO TURISMO PARTZUERGOA

Estatutuen aldaketa

2007ko apirilaren 26an, Estellerriko Turismo Partzuergoak bere estatutuen aldaketa onetsi zuen hasiera batean. 2007ko uztailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, idazkaritzan jendaurrean egon da, 15 egun balioduneko epean, eta bitarte horretan inork ez du haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu.

6/1990 Foru Legearen 325,1c) artikuluari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat gelditu da aipatu aldaketa; hortaz, indarra har dezan, bidezko da orain oso-osorik argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Estellerriko Turismo Partzuergoaren estatutuen aldaketaren testu osoa:

II. TITULUA

Helburuak eta lurralde esparrua

4. artikulua. Helburuak: Partzuergoaren xedea Estellerriko turismoa sustatzea da, eta zehatz-mehatz:

i) paragrafo berria erantsi da, ondotik hitzez hitz heldu dena, eta lehengo i) paragrafoa j) izanen da hemendik goiti.

i) Destinoko sektore ekonomiko eta zerbitzu publiko guztien partaidetza eta lankidetza erraztea Destinoan kalitatea eskaintzeko sistema integralaren kudeaketan, baita turismoaren kalitateari loturiko bertze edozein jardueratan ere, sektoreari eragiten badio.

j) Eta arestikoen pareko guztiak eta haiekin loturik daudenak.

Lizarran, 2007ko abuztuaren 16an._Mankomunitateko burua, Antonio Barbarin Garísoain.

Iragarkiaren kodea: L0713017