112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUÑIGA

Osoko bilkuran hartutako erabakia

Zuñigako Udalak, 2007ko uztailaren 12an egin osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen Zuñigako Udalaren osoko bilkurak zenbatero egin behar diren finkatzeko.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. a) artikuluari jarraikiz, Zuñigako Udalaren osoko bilkurak zenbatero eginen diren finkatu da, Udalbatza osatu ondoko hogeita hamar eguneko epearen barrenean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 77.1 artikuluak honela dio: "Osoko bilkura arrunta gutxienez ere... hiru hilabetean behin (eginen da) 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan".

Kontuan harturik Udalbatzako kideen jarduera profesional udalez kanpokoak, komenigarria ikusten da hiru hilabetetik lehen ortzeguna finkatzea, 20:30etan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 77. artikuluan aipatzen den osoko bilkura arrunta egiteko.

Horrenbertzez, erabaki da:

1._Zuñigako Udalaren osoko bilkura arruntak egiteko, hiru hilabetetik lehen ortzeguna finkatzea, 20:30etan. Lehen bilkura arrunta, beraz, 2007ko irailaren 6an izanen da, 20:30etan, Herriko Etxean.

2._Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zuñigan, 2007ko uztailaren 12an._Alkate udalburua, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0713109