II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ESA
Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena
Esako Udalak, 2007ko abuztuaren 3ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Esako arau subsidiarioetako UA-3.1 eta UA-3.2 unitateetako aldaketa puntual xehekaturako agiria, Garalotci, S.L.k sustatua. Sustatzaileak aurkeztu beharko du hasierako onespenaren erabakiak, bigarren eta hirugarren puntuetan, eskatzen duen dokumentazioa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat, agiria jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Esan, 2007ko abuztuaren 9an._Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.
Iragarkiaren kodea: L0713080