112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako prezio publikoen onespena

Udalak 2007ko ekainaren 13an egindako osoko bilkura berezian erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik Hezkuntza kontseilariak otsailaren 15ean emandako 12/2007 Foru Agindua, zeinak 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako udal titulartasuneko ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan (Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 28ko 41/2007 Foru Agindua), familiek 2007-2008 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen baititu.

Ikusirik Tafallako Udaleko kontu-hartzaileak "Tafallako 0-3 urtekoendako Haur Eskolako prezio publikoa 2007/2008 ikasturtean" izeneko gaiaz emandako txostena, 2007ko maiatzaren 11koa.

Ikusirik Tafallako Udaleko aholkulari juridikoak gai beraren gainean 2007ko maiatzaren 14an emandako txostena.

Ikusirik Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen 8. arau fiskalaren gaineko proposamena.

Honako hau erabaki da:

1. Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen 8. arau fiskala onestea, 2007/2008 ikasturterako.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Haur Eskolako Zuzendaritzari, Aholkularitza Juridikoari eta Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik hasita, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2007ko uztailaren 26an._Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0713101