112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

E-4 sektoreko B.B.B.P.B.ko aldaketa (34. poligonoa, 36 eta 37. lurzatiak). Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2007ko uztailaren 31n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen BBBPBko aldaketa, E-4 sektoreko 34. poligonoko 36. eta 37. lurzatietan, Promociones Janibe, S.L.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluak 70.ari buruz ezarritakoa aplikatzeko.

Tafallan, 2007ko abuztuaren 8an._Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0712834