112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARES

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2007ko uztailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal Planean, "PAD 9.10" unitateari dagokionez. Hura 35/2002 Foru Legearen 49.3.c artikuluko aldaketa xehakatutzat jotzen da, hiri lurzoru finkatua baita.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesa dutenen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan 79-3 artikuluari dagokionez ezarritakoa aplikatzeko.

Garesen, 2007ko abuztuaren 24an._Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L0713280