112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

Irunberriko Udalaren Hirigintza Planeko aldaketa, 60-6 lurzatiari dagokiona. Behin-behineko onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, arauzko quoruma izanik, Irunberriko Udalaren Hirigintza Planeko aldaketa puntualaren proiektua onetsi zuen; honela dio erabakiaren xedapen zatiak:

Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea Irunberriko Udalaren Hirigintzako Planeko aldaketa puntualaren proiektua, Alfonso Pío López de San Román jaunak 60-6 lurzatirako sustatua.

Bigarrena._Behin-behineko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentu osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, behin betiko onets dadin, behin-behineko onespenaren ondoko hamabost eguneko epean.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki horren aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, behar den epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Irunberrin, 2007ko abuztuaren 27an._Alkate udalburua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0713254