112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JAURRIETA

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2007ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Jaurrietako herriaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Hura 2007ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaurrietan, 2007ko abuztuaren 28an._Alkatea, José Gabriel de Andrés Esandi.

Onetsitako aldaketa

"18. artikulua. Tarifak hauek izanen dira:

a) nitxoak 10 urterako lagatzea: dohainik izanen da jende guztiarentzat, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez.

b) Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak."

Iragarkiaren kodea: L0713298