112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Jaiotza tasa handitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2007ko abuztuaren 16an, behin betikoz onetsi zuen Jaiotza tasa handitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hona hemen haren testua:

JAIOTZA TASA HANDITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1._Ordenantza honen xedea da Erroibarko Udalak jaiotza tasa handitzeko ematen dituen laguntzak arautzea.

2._Seme-alaba bakoitzeko, Udalak bere aurrekontuan urtero dioena izanen da laguntzaren zenbatekoa. 2007koa 1.000 euro izanen da.

3._Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Bi gurasoak Erroibarren erroldaturik egotea, eta Udal Biztanleen Erroldan inskribatuak egotea, urtebeteko antzinatasunarekin.

_Bi gurasoak udalerrian egiazki bizitzea, gutienez 9 hilabetez urtean.

_Guraso bakarreko familietan, aitzineko puntuetan eskatzen diren baldintzak adingabearen zaintza duenari eskatuko zaizkio.

4._Interesa dutenek Erroibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte beren eskabideak, jaiotzaren datatik hasi eta hilabetean, gehienez.

Erron, 2007ko abuztuaren 17an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0712940