112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala, 4. poligonoko 1450 eta 1451. lurzatei dagokiena. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2007ko abuztuaren 16an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen 4. poligonoko 1450 eta 1451. lurzatien determinazio xehakatuetako aldaketa puntuala, Corellako Udalak berak sustatua, lerrokadurak egungo egoeraren arabera apailatzearren.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea betetzeko.

Corellan, 2007ko abuztuaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0713166