112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udal Planeko aldaketaren arauak, udal mugapeko herrigune zaharretako etxebizitza kopurua ezartzeko

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 79-3 eta 81. artikuluekin bat baitator, eta 2007ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 22an egin argitalpenaren osagarri, orain haren araudia ematen da argitara; izan ere, behin betikoz onetsi da Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa, udal mugapeko herrigune zaharretako etxebizitza kopurua ezartzeko.

Berriobeitin, 2007ko abuztuaren 7an._Alkatea, José María Irisarri.

TESTU BATEGINA

Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea, bizitegietarako diren Berriobeitiko herrigune zahar finkatuetan etxebizitza kopurua zehazteko

1. Sustatzailea.

Berriobeitiko Udala.

2. Xedea.

Aldaketa puntual honek komenigarritzat jotzen du orain artekoa ez den bertze etxebizitza kopuru bat izatea bizitegietarako diren Berriobeitiko kontzejuetako herrigune zahar finkatuetan.

Orobat, interesgarritzat jotzen da herrigune zahar finkatuan nekazaritza eta abeltzaintzako zenbait instalazio edo eranskin bizitegietarako egokitzea haien azalera handituta, bizigarritasunak eskatzen dituen parametroetara hurbil daitezen.

3. Arrazoiak.

Berriobeitiko kontzejuetan, herrigune zahar finkatuen barrenean, tamaina handiko eraikinak daude azalera eraikiaren arabera duten bolumenari erreparatuz gero.

Eraikin horietako gehienak babes mailaren batekin daude katalogatuta, eta guztiak daude gero eta abandonatuago, eta hori eraikinen erabilgarritasuna kolokan jartzen ari da; zenbait kasutan aurri egoeran deklaratzeraino.

Gainera, eraikin zaharberrituetan bizitzeko eskaera atzeman da, merkeago eskuratzen baitira horrelako etxebizitzak hiriburutik kanpo, Iruñean etxebizitza berriak baino.

Udal Planean ez baitago etxebizitzen kopuru egokia zehaztuko duen araudirik, aldaketa honek jarraibide batzuk ezarri nahi ditu herrigune zahar finkatuetan dauden etxeak zaharberritzeko edo haien ordez berriak egiteko, bizigarritasunak eskatzen dituen parametroen barrenean.

Horrela, aipatu den merkatu eskaera ase nahi da eta eraikin horiek, katalogatuak egon edo ez, hondatzen jarrai dezaten galarazi.

Orobat, interesgarritzat jo da herrigune zahar finkatuan nekazaritza eta abeltzaintzako zenbait instalazio edo eranskin bizitegitako egokitzea haien azalera handituta, bizigarritasunak eskatzen dituen parametroetara hurbil daitezen.

Bertzalde, 41. artikuluaren testuan atzemandako akats batzuk zuzendu dira.

4. Egun indarra duen araudia.

39. artikulua. Tipologia "tradizionaleko" eraikinak.

Familia bateko edo biko etxebizitzak izanen dira. Ez dira onartzen etxebizitzak lerroan.

Proiektuan ingurune eraikiaren gaineko azterlana sartuko da, justifikazioko txostena eta argazkiak barne.

Eraikina paralelepipedo itxurakoa izanen da, fatxada lauekoa eta hegalkinik gabe. Eraikinaren oinplanoaren aldeak ez dira 8 m baino motzagoak izanen, ezta 20 m baino luzeagoak ere. Balkoiak onartzen dira, metalezko edo zurezko barandarekin eta begiratokiekin.

Eraikin nagusiaren altuera BS +1 (< 7 m) izanen da.

Erabilera nagusiaz gain, eraikin osagarriak (aparkalekuak, trastelekuak, arkupeak, etab.) onartzen dira, hari erantsita, beheko solairuan. Eraikin nagusiaren tratamendu bera material, estalki eta abarretan. Bolumenaren konposizioak argi utziko du eraikin nagusi bat dagoela, eranskin batzuez hornitua.

Fatxadako baoak errektangeluarrak izanen dira, goitik beherako aldeak handiagoak direla. Konposizioko ardatzei segituko zaie bertikalean zein horizontalean, goiko baoek behekoekin bat etorri beharko baitute. Konposizioa landagune hauetako ohiko etxearen eredu tradizionalei jarraitzen saiatuko da.

Eraikinaren izkinak eta baoak nabarmenduko dira. Etxebizitzan sartzeko baoa nabarmenduta egonen da fatxadaren konposizioan.

Fatxadak kolore argiz zarpeatu eta pintatuko dira. Galarazita dago bistako adreilua, baita hormigoizko blokea ere. Harrizko hormak paratzen ahal dira, baita harrizko plakak ere, piezak imitatuz.

Eraikin nagusiaren estalkiek malda izanen dute eta 2, 3 edo 4 isurialde. Malda %30etik %50 artekoa izanen da, eta teilatu-hegala, zurezkoa. Zeramikazko teila okre edo gorriztak izanen dituzte. Erretenak ez dira PVCzkoak izanen. Eranskinek estalki lauak izaten ahal dituzte, hala nola etxebizitzatik sarrera duten terrazak, baina eraikin nagusiaren estalkiaren azaleraren %20 gainditu gabe. Estalki maldaduna izanen dute, teilazkoa, aukera hori konstruktiboa bada.

Eraikinik gabeko lurzatiaren itxiturek fatxadaren material bera izanen dute obra zatietan.

Bizitegi tradizionalen eremuetan bakoizka eraikitzen diren biltegiek ez dute inguruko etxebizitzen gehieneko altuera gaindituko, zeramikazko teila izanen dute estalkietan, eta inguruko bizitegiekin bat heldu den tratamendua fatxadetan eta arotz-lanetan.

41. artikulua. Lehenagoko etxebizitzak handitzea eta berritzea.

Exekuzio unitate batean sartu gabe dauden bizitegietarako lurzatiak finkatutzat hartzen dira Plana hasiera batean onetsitako egunean zuten azalerarekin. Ez da haietan bertze bizitegirik eraikitzen ahal.

Eraitsiz gero, eraikita zegoen azaleran eraikitzen ahal da berriz. Eraitsi aitzin, lurzatiaren xehetasun azterlana tramitatu beharko da, eta bertan zehaztu eraikin berrien ezaugarriak eta lehengo azalera eraikia mantenduko dela frogatu. Eraikin berriek eta lurzatiaren itxiturek planoetan adierazitako zehaztapen partikularrak bete beharko dituzte: lerrokadurak, atzeramanguneak eta abar. Eraikin berri horien tipologia tradizionala izanen da beti. Eraikin berrien edo handitutakoen artean 6 m utzi beharko da, gutxienez, batetik bertzera.

Zilegi dira estalki zeharrargiak igerileku, alor eta abarren gainean, 1,80 m garai baino ez badira; bertzenaz, eraikin erantsitzat hartuko dira haien mugapen guztiekin.

Eraikin osagarriak (aparkalekuak, biltegiak, arkupeak eta abar) egiten ahal dira lurzatiko eraikin nagusiaren (etxebizitza) ondoan, baina, gehienez ere, 0,20 m²-ko aprobetxamendua dutela katastroko lurzatiko m² bakoitzeko gaur egungo eraikinak okupatzen ez duen tokian. Eraikin horiek mugapen hauek izanen dituzte:

_6 m-tik beherako tartea ondoko etxebizitzetara; bertze eranskinetara, berriz: 4m; eraikin nagusiaren izkinarainoko tartea: > 1 m.

_Fatxadako eta estalkiko materialak, eraikin nagusikoaren gisakoak.

_Eraikin nagusiaren eranskin direla adierazi behar dute, harekin "bat egin" gabe.

_Proiektuan ingurunearen gaineko azterlana sartuko da (eraikin nagusia eta ondokoak); gutxienez, justifikazioko txostena eta behar adina argazki.

_Zuhaitz bat landatu beharko da 10 m²-ko azalera bakoitzeko, lurzatiaren barrenean.

5. Proposatutako araudia.

Honela gelditu da 39 eta 41. artikuluetako testua, aldatu ondoren:

39. artikulua. Tipologia "tradizionaleko" eraikinak.

a) Eraikin berriak.

Familia bateko edo biko etxebizitzak izanen dira. Ez dira onartzen etxebizitzak lerroan.

Proiektuan ingurune eraikiaren gaineko azterlana sartuko da, justifikazioko txostena eta argazkiak barne.

Eraikina paralelepipedo itxurakoa izanen da, fatxada lauekoa eta hegalkinik gabe. Eraikinaren oinplanoaren aldeak ez dira 8 m baino motzagoak izanen, ezta 20 m baino luzeagoak ere. Balkoiak onartzen dira, metalezko edo zurezko barandarekin eta begiratokiekin.

Eraikin nagusiaren altuera BS +1 (< 7 m) izanen da.

Erabilera nagusiaz gain, eraikin osagarriak (aparkalekuak, trastelekuak, arkupeak, etab.) onartzen dira, hari erantsita, beheko solairuan. Eraikin nagusiaren tratamendu bera material, estalki eta abarretan. Bolumenaren konposizioak argi utziko du eraikin nagusi bat dagoela, eranskin batzuez hornitua.

Fatxadako baoak errektangeluarrak izanen dira, goitik beherako aldeak handiagoak direla. Konposizioko ardatzei segituko zaie bertikalean zein horizontalean, goiko baoek behekoekin bat etorri beharko baitute. Konposizioa landagune hauetako ohiko etxearen eredu tradizionalei moldatzen saiatuko da.

Eraikinaren izkinak eta baoak nabarmenduko dira. Etxebizitzan sartzeko baoa nabarmenduta egonen da fatxadaren konposizioan.

Fatxadak kolore argiz zarpeatu eta pintatuko dira. Galarazita dago bistako adreilua, baita hormigoizko blokea ere. Harrizko hormak paratzen ahal dira, baita harrizko plakak ere, piezak imitatuz.

Eraikin nagusiaren estalkiek malda izanen dute eta 2, 3 edo 4 isurialde. Malda %30etik %50 artekoa izanen da, eta teilatu-hegala, zurezkoa. Zeramikazko teila okre edo gorriztak izanen dituzte. Erretenak ez dira PVCzkoak izanen. Eranskinek estalki lauak izaten ahal dituzte, hala nola etxebizitzatik sarrera duten terrazak, baina eraikin nagusiaren estalkiaren azaleraren %20 gainditu gabe. Estalki maldaduna izanen dute, teilazkoa, aukera hori konstruktiboa bada.

Eraikinik gabeko lurzatiaren itxiturek fatxadaren material bera izanen dute obra zatietan.

Bizitegi tradizionalen eremuetan bakoizka eraikitzen diren biltegiek ez dute inguruko etxebizitzen gehieneko altuera gaindituko, zeramikazko teila izanen dute estalkietan, eta inguruko bizitegiekin bat heldu den tratamendua fatxadetan eta arotz-lanetan.

Hirigintzako araudi orokorraren 28. artikuluan aurreikusi da aparkatokien kopurua.

b) Bizitegietarako diren herrigune zahar finkatuetako etxebizitzak.

Herrigune zahar finkatuetako eraikin finkatuak zaharberritzen ahal dira bizitegi kolektiboak izateko, baldintza hauetan:

_Eraikita dagoen azalerari dagokionez, 2,20 m-ko edo gehiagoko altuera izan beharko du zolatik sabaira, barrenean.

_Eraikina etxebizitzetan banatu daiteke, etxebizitza bat 200 m²-ko azalera eraikian (behera biribildua hamarreneko zifra 5 baino txikiagoa denean, eta gora 5 edo handiagoa denean), sarbide bakarra mantenduta.

_Eraikin katalogatuetan, aurreproiektua aurkeztu beharko da, Vianako Printzea Erakundeak haren alde emandako txostena duela.

_Eraikin finkatuak familia bakarreko etxebizitzetan banatu daiteke, etxebizitza bat 200 m²-ko azalera eraikian (behera biribildua hamarreneko zifra 5 baino txikiagoa denean, eta gora 5 edo handiagoa denean). Eraikin bakar eta trinkoaren itxurari eutsiko zaio, eta ez dira inoiz hiru etxebizitza baino gehiago izanen, lerroan. Kasu honetan, ez da gutxieneko lurzatien gaineko xedapena aplikatuko.

_Etxebizitza bakoitzak aparkatoki bat izanen du gutxienez proiektuan, eraikinaren barrenean edo lurzati bereko eraikin osagarri batean, 4,70 x 2,50 m-koa bederen.

_Frogatu egin beharko da aparkatokiak daudela eremu publikoan eraikinetik hurbil edo ondoan (aparkatoki bat gutxienez etxebizitza bakoitzeko). Sustatzailearen kontura izanen da eremu publiko edo pribatuen zoladura, bilatzen den helburua lortzearren.

_Interes publikoa nabarmena denean edo hiriaren egitura izugarri hobetzen denean, zaharberritzearekin parekatzen ahalko dira eraitsi, barne-hustu eta arkitektura berritzeko egoerak.

_Bolumenak edo lerrokadurak aldatzeko, xehetasun azterlana tramitatu eta onetsi beharko da, egin gogo diren eraikin berrien ezaugarriak zehaztuta eta azalera eraikia mantenduko dela frogatuta.

c) Erabilera aldaketa, bizitegietarako herrigune zahar finkatuan.

Herrigune zahar finkatuan egonik, nekazaritzan edo abeltzaintzan erabiltzeko diren eraikinak bizitegi bilaka daitezke, katastroaren arabera dauden lurzatian bertze etxebizitzarik ez bada.

Eraikita dagoen azalerari dagokionez, 2,20 m-ko edo gehiagoko altuera izan beharko du, barrenean, zolatik sabaira.

Zilegi da eraikitako bolumena (B + 1) handitzea etxebizitza bilakatzeko kasu hauetan:

_75 m²-ko azalera edo hortik gorakoa baina 200 m²-tik beherakoa izanik, nekazaritzan edo abeltzaintzan erabilitako eraikinak hiri lurzati batean bakoizka badaude, familia bakarreko etxebizitza bakan bat izatera pasa daitezke a) ataleko baldintza estetikoak betez gero. Proiektuan, gutxienez aparkatoki bat, 4,70 x 2,50 m-koa bederen, izanen dute eraikinaren barrenean. Eraikita dagoen azalerari dagokionez, 2,20 m-ko edo gehiagoko altuera izan beharko du, barrenean, zolatik sabaira.

_75 m²-ko azalera edo hortik gorakoa baina 200 m²-tik beherakoa izanik, nekazaritzan edo abeltzaintzan erabilitako eraikinak, fatxada hiri-bide batera dutela, mehelin artean kokatuta badaude, familia bakarreko mehelin arteko etxebizitza izatera pasa daitezke a) ataleko baldintza estetikoak betez gero. Eraikin berriaren sakonera ez da ingurukoen sakoneraren banaz bertzekoa baino handiagoa izanen, okupazioa, gehienez ere, 150 m²-koa dutela. Proiektuan, gutxienez aparkatoki bat, 4,70 x 2,50 m koa bederen, izanen dute eraikinaren barrenean. Eraikita dagoen azalerari dagokionez, 2,20 m-ko edo gehiagoko altuera izan beharko du, barrenean, zolatik sabaira.

_Nekazaritzan edo abeltzaintzan erabilitako eraikinei, azalera 200 m²-koa edo handiagoa badute, b) atalean adierazitakoa aplikatuko zaie a) ataleko baldintza estetikoekin.

_Bolumenak edo lerrokadurak aldatzeko, xehetasun azterlana tramitatu eta onetsi beharko da, egin gogo diren eraikin berrien ezaugarriak zehaztuta eta azalera eraikia mantenduko dela frogatuta.

41. artikulua. Lehenagoko etxebizitzak handitzea eta berritzea.

39. artikuluan adierazitako salbuespenekin, exekuzio unitate batean sartu gabe dauden bizitegietarako lurzatiak finkatutzat hartzen dira Plana hasiera batean onetsitako egunean zuten azalerarekin. Ez da haietan bertze bizitegirik eraikitzen ahal.

Eraitsiz gero, eraikita zegoen azaleran berean eraikitzen ahal da (39. artikuluko c) atala salbu). Eraitsi aitzin, lurzatiaren xehetasun azterlana tramitatu beharko da, eta bertan zehaztu eraikin berrien ezaugarriak eta lehengo azalera eraikia mantenduko dela frogatu. Eraikin berriek eta lurzatiaren itxiturek planoetan adierazitako zehaztapen partikularrak bete beharko dituzte: lerrokadurak, atzeramanguneak eta abar. Eraikin berri horien tipologia tradizionala izanen da beti. Eraikin berrien edo handitutakoen artean 6 m utzi beharko da, gutxienez, batetik bertzera.

Zilegi dira estalki zeharrargiak igerileku, alor eta abarren gainean, 1,80 m garai baino ez badira; bertzenaz, eraikin erantsitzat hartuko dira haien mugapen guztiekin.

Eraikin osagarriak (aparkalekuak, biltegiak, arkupeak eta abar) egiten ahal dira lurzatiko eraikin nagusiaren (etxebizitza) ondoan, baina, gehienez ere, 0,20 m²-ko aprobetxamendua dutela katastroko lurzatiko m² bakoitzeko gaur egungo eraikinak okupatzen ez duen tokian. Eraikin horiek mugapen hauek izanen dituzte:

_6 m-tik gorako tartea ondoko etxebizitzetara; bertze eranskinetara, berriz: 4m; eraikin nagusiaren izkinarainoko tartea: 1 m baino gutxiago ez.

_Fatxadako eta estalkiko materialak, eraikin nagusikoaren gisakoak.

_Eraikin nagusiaren eranskin direla adierazi behar dute, harekin "bat egin" gabe.

_Proiektuan ingurunearen gaineko azterlana sartuko da (eraikin nagusia eta ondokoak); gutxienez, justifikazioko txostena eta behar adina argazki.

_Zuhaitz bat landatu beharko da 10 m²-ko azalera bakoitzeko, lurzatiaren barrenean.

Iragarkiaren kodea: L0712876