112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERA

Berako Udal Planeko 6. sektoreko 1.E.U.aren unean uneko aldaketa. Behin betiko onespena

2007ko uztailaren 19an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Manuel Igoa Pagolak sustatutako Berako Udal Planeko 6. sektoreko 1 E.U.aren unean uneko aldaketa, behin betikoz onestea, ondorengo adierazpenarekin: errekatxo alderako lurzatien aldaketek ekarri litzaketen arazoak, Ur Jabetza Publikoaren balizko inbasioaren eta CFHNren aurrean lortu beharreko baimenen inguruan sor liratekeen arazoen inguruan, jabeen erantzukizuna izango dira.

2. Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau eta unean uneko aldaketaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari bidaltzea.

4. Erabaki hau interesdunari eta Berako Udal Planeko 6. sektoreko 1 E.U.ko gainontzeko jabeei jakinaraztea.

Beran, 2007ko abuztuaren 22an._Behin behineko alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0713140