112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARBIZU

Ordenantza fiskala, Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena

Arbizuko Udalak, 2007ko abuztuaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza, txostenak egiteagatik eta hirigintzako dokumentuak tramitatzeagatik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Arbizun, 2007ko abuztuaren 27an._Alkatea, Jesus M.ª Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0713251