112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

299/2007 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Uharteko Areta industrialdean (Altzunate kalea, 32) txatarra biltegia egiteko jarduera sailkatuko proiektuaren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa ez egitea erabakitzen duena. Proiektua Javier León García jaunak sustatu du.

2007ko apirilaren 17an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da arestian aipaturiko espedienteari buruzko kontsulta, administrazioaren beste edozein esku-hartze abian jarri baino lehen proiektuak ingurumenean izanen duen eraginaren gaineko ebaluazioa egin behar ote den erabakitzeko, ingurumenaren arloan indarra duten legezko irizpideei jarraikiz.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen Erregelamendua garatzen duenak, 5. artikuluan ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak erabaki beharko duela 4A eranskineko proiektu batek ingurumenean izanen duen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez, 3C eranskinean dauden ingurumen arloko irizpideak aintzat harturik. Betiere, erabakiaren arrazoiak azaldu beharko ditu.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina 3C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27an emandako 537/2005 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Javier León García jaunak sustaturik Uharateko Areta industrialdean (Altzunate kalea, 32) txatarra biltegia egiteko jarduera sailkatuaren proiektuak ez du Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa egin beharrik, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen Erregelamendua garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuko 3C eranskineko ingurumen irizpideak aplikatuz.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Baimen Bulegoari, Uharteko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0712860