112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

292/2007 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Ribaforadako udal mugapeko 1. poligonoko 515. lurzatitik 518.era, 520.etik 523.era eta 841. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko, OPDE, S.L.k sustatua. Parkeak 9,9 kW-ko 99 eguzki-jarraitzaile izanen ditu eta 8,54 ha-ko eremua hartuko du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

2007ko urtarrilaren 16an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere jasoko duela, hirigintzako legediaren arabera hori ere eskatu behar den kasuetan.

Otsailaren 19ko 57/2007 Ebazpenaren bidez, espedientea jendaurrean jarri zen, eta 2007ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, martxoaren 26an. Jendaurreko aldian ez da alegazio-idazkirik jaso.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenak, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Ribaforadako udal mugapeko 1. poligonoko 515. lurzatitik 518.era, 520.etik 523.era eta 841. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko, OPDE, S.L.k sustatua, aurkeztu den Ingurumen ukipenen azterlanean adierazitakoari jarraikiz. Parkeak 9,9 kW-ko 99 eguzki-jarraitzaile izanen ditu eta 8,54 ha-ko eremua hartuko du.

2. Baimena ingurumenaren gaineko honako neurri hauek betetzearen baldintzapean ematen da:

_Ukituko dira, bakarrik, zimentazioak eta kanalizazioak egin ahal izateko ezinbestean ukitu behar diren eremuak; ahalik eta lur mugimendu gutxien egin beharko da eta ez da inguruko topografia aldatuko.

_Instalazioak gutxienez 15 metroko distantzia utzi beharko du instalazioaren itxitura perimetralaren eta erliebearen ertzaren artean, lurzoruaren higadura eta lubiziak saihesteko.

_Inguruko hesia ugaztun txikiak pasatzeko modukoa izanen da; beraz, beheko aldean horretarako toki nahikoa utzi beharko da (20 zentimetro inguru).

_Obra bukatutakoan landare tratamendu egokia egin beharko da, lurzoruaren higadura murrizteko helburuz. Tratamenduak egin beharreko jarduerarekin bateragarri izan beharko du, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landareztatu beharko dira.

_Sortzen den energia "La Dehesako urak" izeneko linearen 18. euskarritik hustuko da, eguzki-parke fotovoltaikotik 160 metrora.

_Obrak bukatutakoan, sustatzaileak obra bukaerako eta ingurumena zaintzeko ziurtagiria aurkeztu beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, instalazioa proiektuaren arabera egin dela egiaztatzeko. Ziurtagirian lan horien gorabeherak adieraziko dira, bai eta ezarritako neurri zuzentzaileak eta horien eraginkortasunaren balorazioa ere. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak irekitzeko baimena emanen du eta antzemandako ukipenak desagerrarazi edo murrizteko beste neurri batzuk proposa ditzake, exekuzio epe zehatz bat jarrita.

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), hirigintza arloko honako baldintza hauekin:

_Hesiak hiru metroko bide-zorra utzi beharko du, inguruan dituen bide publiko guztiekin.

_Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak egiten hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

_Eguzki-sorgailuak jarriko diren lurren inguru osoan landare-hesi bat jarri beharko da, landare autoktonoak sartuz.

4. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 30.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, 4/2005 Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Ribaforadako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0712864