112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

290/2007 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Errege Bardean "Hondo Espartosa" eguzki-parke fotovoltaikoa jartzeko espedientea, Acciona Solar, S.A.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errege Bardean "Hondo Espartosa" eguzki-parke fotovoltaikoa jartzeko espedientea, Acciona Solar, S.A.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Nafarroako Bardeako Batzarreari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 10ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0712756