112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

824/2007 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2007-08 ikasturtetik aurrrera Ezkarozeko "San Román" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren jarduera aldi baterako etetea xedatzen duena.

2007-08 ikasturterako Ezkarozeko "San Román" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren jarduera aldi baterako eteteko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren proposamena ikusirik, ikasturte horretarako ikaslerik gabe geldituko dela kontuan hartuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publiko, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendua onesteko otsailaren 10ean eman eta martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 24/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. 2007-08 ikasturtetik aurrrera Ezkarozeko "San Román" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren jarduera aldi baterako etetea xedatzen da, (zentroko kodea: 31002138).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea , Ezkarozeko Udaleko alkate-udalburuari; Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzura eta gainerako zerbitzuetara; Araubide Administratiboaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera; Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikora; Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 10ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0712915