112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

640/2007 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Lan zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Rohm and Haas España, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordetzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 68/2007).

Departamentu honetan 2007ko uztailaren 5ean sartu zen "Rohm and Haas España, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, enpresaren ordezkariek eta enpresa batzordeak (ESK, CCOO eta UGT) 2007ko ekainaren 27an izenpetu eta onetsia. Lan hitzarmena 23 artikuluk, 2 xedapen gehigarrik eta 2 azken xedapenek (2007ko ordainsarien taula) osatzen dute.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua da lan hitzarmen kolektiboaren testua erregistratzeko, gordetzeko eta argitaratzeko eskumena duena. Eginkizun horiek martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita daude, Estatuaren lan arloko eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta kontuan hartuta Lan hitzarmen kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuterako "Rohm and Haas España, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratzea (kodea: 3106602), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen honen berri negoziazio batzordeari ematea eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 13an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

ROHM AND HAAS ESPAÑA, S.A. ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA TUTERAN DUEN LANTEGIRAKO

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Hitzarmen honek Tuterako (Nafarroa) lantegian lan egiten duten Rohm and Haas enpresako langile guztiak hartzen ditu bere baitan, edozein kontratu mota dutela, salbu eta goiko agintariak. Aplikazio eremutik kanpo geldituko dira, orobat, langilezainak eta administrazioko langileak, salbu eta borondatez hitzarmen kolektiboari atxikitzeko asmoa espreski adierazten dutenak.

2. artikulua. Indarraldia.

Hitzarmen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra, baina ondorioak 2007ko urtarrilaren 1era eramanen dira atzera.

3. artikulua. Hitzarmenaren iraupena, luzapena eta amaieraren iragartzea.

Hitzarmen honen iraupena hiru urtekoa da. Beraz, indarraldia 2009ko abenduaren 31n bukatuko da.

Aurreko artikuluan itundutako indarraldia bukatuta, alderdiren batek hilabete bat lehenagotik bederen modu fede-emaile bat erabiliz ez badu haren amaiera iragartzen, hitzarmena luzatuko da eta, horrenbestez, indarrean segituko du, harik eta amaiera iragarri eta ondorioak sortu arte, edo amaiera iragarpenik ez badago, beste hitzarmen batek ordezten duen arte.

4. artikulua. Ordainsariak.

Ondoko hau hitzartu da:

_2007. urterako, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, igoera hau:

.2007rako kalkulatutako KPI: %2,00.

.Inflazioaren gainetik: %1,00.

.Antzinatasun saria izozteagatik: %0,50.

_2008. urterako, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, igoera hau:

.2008rako kalkulatutako KPI: %xxx.

.Inflazioaren gainetik: %1,00.

.Antzinatasun saria izozteagatik: %0,50.

_2009. urterako, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, igoera hau:

.2009rako kalkulatutako KPI: %xxx.

.Inflazioaren gainetik: %1,25.

.Antzinatasun saria izozteagatik: %0,50.

Igotzeko ehunekoak proportzionalak dira, hain zuzen, 2007ko urtarrilaren 1ean, 2008ko urtarrilaren 1ean eta 2009ko urtarrilaren 1ean langileek dituzten soldata gordinetatik abiatuta. Urteko soldata gordina 14 paga berdinetan banatzen da.

5. artikulua. Lansarien berrikuspena.

2007. urterako enpresak Espainiako KPI ofiziala bermatzen du, gehi %1, gehi %0,5.

2008. urterako enpresak Espainiako KPI ofiziala bermatzen du, gehi %1, gehi %0,5.

2009. urterako enpresak Espainiako KPI ofiziala bermatzen du, gehi %1,25, gehi %0,5.

6. artikulua. Bonus.

Langile guztiak bonuen plan korporatiboari atxikita daude. Horren erregelamendua Zuzendaritza Korporatiboaren Batzordeak proposatu eta Taldeko Azkiodunen Batzar Orokorrak onetsi zuen, eta enpresak Philadelphian duen etxe nagusiaren bulegoetan gordeta dago.

Rohm and Haas Company delakoaren Zuzendaritza Batzordeak noiznahi eten, bukatu edo aldatzen ahalko du urteko bonuen plana, konpainiarentzat egokien den moduan.

7. artikulua. Antzinatasun saria izoztea.

Langile bakoitzak duen soldata gordin finkatua %0,5 igoko da urtero, biziartean, antzinatasun saria behin betiko izozteko. Kalkulu hori aplikatzen hasteko, 1998ko abenduaren 31ko antzinatasuna hartuko da kontuan. Horrela, 1998ko abenduaren 31n langile bakoitzak duen antzinatasun saria soldata gordinaren barrenean sartuta geldituko da eta kontzeptu hori nominatik desagertuko da.

8. artikulua. Soldata tipoak eta kategoriak.

2007rako soldata tipoak:

BARNEKO IRIZPIDEA SOLDATA TIPOA NOMINAKO IZENDAPENA

Kapataza 30.558,65 Kapataza

Asteburuetako kapataza 32.704,76 Asteburuetako kapataza (*)

Laborategiko analista 28.186,07 Analista

Mantentze-langilea 26.758,05 1. mailako ofiz. Ofiz. laguntz.

Erreaktorista 26.530,24 Indus. 1. mailako prof.

Asteburuetako erreaktorista 28.789,59 Astebur. indus. 1. mailako prof. (*)

Araztailea 26.240,24 1. mailako ofiz. Jard. osag.

Biltegizaina 25.903,30 Biltegizaina

Fabrikazioko laguntzailea 25.808,17 Fabrikazioko laguntzailea

Lehenbiziko 2 hilabeteak 20.646,54 Plantako laguntzailea

(*) Kategoria horiek 2007ko uztailaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

9. artikulua. Gaueko lana.

22:00etatik 6:00ak bitarteko txandetan ari diren langileek gaueko osagarria jasoko dute, baina osagarri hori ez da soldata gordinaren barrenean sartuko. Gauez lan egiten denean baino ez da jasoko.

_Gaueko lana, 2007rako balioa: 15,05 euro, gau bakoitzeko.

_Gaueko lana, 2008rako balioa: 20 euro, gau bakoitzeko.

_Gaueko lana, 2009rako balioa: eguneratua, 14. artikuluari jarraikiz.

10. artikulua. Txandakako lana.

Txandaka ari diren langileek txandaka aritzeagatik dagokien osagarria jasoko dute. Osagarri hori ez da inolaz ere soldata gordinaren barrenean sartuko eta txandaka lan egiten denean baino ez da kobratuko.

11. artikulua. Jaiegunetako lana.

Asteburuetan lan egiten dutenek jaiegunetako lanagatik (igandea edo jaieguna) dagokien osagarria jasoko dute, formula honi jarraikiz:

Jaiegunetako osagarria =Urteko soldata gordina * 1,5

365 egun

12. artikulua. Prestakuntza.

Langile batek bere lanpostuko berariazko lanetarako beste lankide prestatzen badu, osagarria jasoko du. Osagarri hori lanpostuaren araberakoa izanen da. Lanposturako prestakuntza 10 egunekoa bada, 250 euroko ordainsaria jasoko da eta prestakuntza 21 egunekoa bada, ordainsaria 500 eurokoa izanen da.

AURREIKUSITAKO

Erreaktorista 21 egun 500 euro

Analista 21 egun 500 euro

Araztailea 21 egun 500 euro

Ontziratzaileak 10 egun 250 euro

Mantentze-langilea 10 egun 250 euro

Biltegizaina 10 egun 250 euro

Prestakuntza hori emateko, lanpostuko zereginen zerrenda eta egutegia erabiliko dira, eta enpresaren eta batzordearen artean erabakiko dute prestakuntza nola emanen den. Aurreikusitako egunetatik gorako egun bakoitzeko, 20 euro ordainduko dira.

Lankideei emandako beste prestakuntza batzuengatik (ikastaro bereziak eta abar) 40 euro ordainduko dira, egun bakoitzeko.

13. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduei dagokienez, enpresak industria kimikoen hitzarmen orokorrean zehaztutakoari segituko dio.

_Aparteko ordu baten balioa ateratzeko, formula hau aplikatuko da:

Hileko soldata gordina

100

_Denbora konpentsazioa hauxe izanen da: 1,5 ordu, egindako aparteko ordu bakoitzeko.

14. artikulua. Plusak.

Urtero, urteko lehenbiziko hilabetean, ondotik adierazten diren kontzeptu edo plusei aurreko urteko KPI erreala gehi %0,5 aplikatuko zaie:

_Gaueko lanaren plusa: (ikus 9. artikulua).

_Txandakako lana, 2007rako balioa: 6,13 euro, egun bakoitzeko.

_Suhiltzaileak, 2007rako balioa: 20,23 euro, hilabete bakoitzeko.

_Lehen sorospenak, 2007rako balioa: 20,23 euro, hilabete bakoitzeko.

_Prestakuntza orduak, 2007rako balioa: 6,67 euro, ordu bakoitzeko.

_Suhiltzaileen burua, 2007rako balioa: 78,06 euro, hilabete bakoitzeko.

Horretaz gainera, jantokirako laguntza ezartzen da, %75ekoa.

15. artikulua. Lanaldia.

_Lanaldia, 2007. eta 2008. urteetan, 1.736 lan ordukoa izanen da eta, 2009. urtean, 1.728koa. Egunero 8 orduz lan egin beharko dute langileek, asteburuetakoak izan ezik; horiek egunero 12 orduz lan egin beharko dute.

_Lan denboratzat kontatzeko, langileak, hala eguneroko lanaldiaren hasieran nola bukaeran, dagokion lanpostuan egon behar du, laneko jantziekin.

_Lanaldia bukatutakoan, txandaka ari den langileak ezin izanen du lantokia utzi harik eta bere lantokira joaten den hurrengo langilea agertu arte, edo bestela, langilezainari jakinarazi gabe.

_Lantokira joateko, arropaz aldatzeko, garbitzeko edo dutxatzeko hartzen den denbora ez da lan denboratzat hartuko, inolaz ere.

16. artikulua. Lan egutegia.

Enpresak urteko azken hiruhilekoan prestatuko du lan egutegia. Argitaratu aurretik, langileen ordezkariei erakutsiko die, dataren bat aldatu behar ote den, baina deusetan galarazi gabe produkzioa edo/eta bezeroari ematen zaion zerbitzua.

Martxoan, egutegia aztertuko da, udako oporretan behar diren egokitzeak egiteko; izan ere, udako oporrak jarraian hartzeko aukera egon daiteke, produkzioaren edo/eta bezeroaren zerbitzuaren arabera.

Egutegi horretan, opor-egunak, lantegia ixteko egunak eta departamentu bakoitzeko asteko eta asteburuetako langileek lan egin beharreko egunak finkatuko dira.

Asteburuetako langileen ordu diferentzialek hitzarmen honen 19. artikuluan xedatutakoari jarraituko diote.

17. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek lizentzia ordaindu hauek adostu dituzte:

.Ezkontzeagatik 18 egun.

.Seme edo alaba bat jaiotzeagatik 4 egun.

.Heriotzagatik, gaixotasun larriagatik, senideen ospitalizazioagatik edo ospitalizaziorik behar ez, baina etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntzagatik:

-1. gradua - 3 egun.

-2. gradua - 2 egun.

-500 km-tik gorako joan-etorriak - 4 egun.

_Odolkidetasun maila:

-1. gradua-gurasoak, ezkontideak eta seme-alabak.

-2. gradua-aitona-amonak, ilobak eta anai-arrebak.

.Norberaren aferak. Norberaren aferetarako egun kopuru hauek ezartzen dira:

-2007: 3 egun.

-2008: 4 egun.

-2009: 4 egun.

.Egun horiek edozein datatan hartzen halko dira, premisa hauei jarraikiz:

_Departamentu edo txanda berbereko pertsona batek baino gehiagok ez hartzea aldi berean. Txanda edo departamentu berbereko 2 pertsonek aldi berean hartu nahi badituzte, bigarrenak departamentuburuaren baimena beharko du. Departamentuburuak eskatzaileari 5 egun lehenago emanen dio hartu duen erabakiaren berri.

_Asteburuetako langileen udako oporretan ez izatea.

_2007an, norberaren aferetarako 2 egun jarraian hartzen ahalko dira eta, 2008an eta 2009an, 3 egun jarraian.

_Egun 1 gehitzen ahalko zaie jaiegun edo zubiren bat duten asteei eta 2 egun aste horren aurreko edo osteko asteei. Gehienez ere 5 egun jarraian hartzen ahalko dira, asteburua barne.

_Salbuespena hauxe izanen da: baimen ordainduak luzatzea, afera larriengatik, 17.3 atalari jarraikiz. Bestelako inguruabarrak departamentuburuarekin adostuko dira.

_Eskaerak gutxienez hamar egun lehenago eginen zaizkio departamentuburuari.

_Lehentasun ordena eskaeraren aurkezpenaren ordena kronologikoaren arabera ezarriko da.

_Asteburuetako langileek norberaren aferetarako egun 1 hartzen ahalko dute, haien lanegunetan (egutegiko egun gorriak), eta gainerakoak haien egutegiko egun beltzetan hartzen ahalko dituzte.

_Berdintasunari buruzko Legean jasotzen diren beste baimen batzuetarako, enpresak lege horretan ezartzen dena beteko du.

18. artikulua. Borondatezko eszedentziak eta beste.

_Eszedentziei eta hitzarmen honetan ezarrita ez dauden beste alderdiei dagokienez, enpresa industria kimikoen hitzarmenean xedatutakoari lotuko zaio.

_Urte bateko eszedentzia eskatu eta ordezkapen kontratua egiten denean, langileak eszedentzia bukatutakoan lanpostua berreskuratzeko eskubidea izanen du, hilabete bat lehenagotik abisatuta.

19. artikulua. Asteburuak.

Asteburuetako langileen kontratuetan ezarrita dauden lan baldintzak hobetzeko asmoz, honako hauek erabaki dira:

1. Asteburuetako langileek astean, gehienez, 40 ordu lan egitera joko da.

_Astean 40 ordutik gorako orduak, egun gorrietan egindakoak, aparteko ordu gisa ordainduko dira.

_Astean 40 ordutik gorako orduak, egun beltzetan egindakoak, ordu diferentzialetatik kenduko dira, lan egindako ordu bakoitzeko ordu bat eta erdi, hain zuzen.

2. Urte hasieran, asteburuetako langileei behin-behineko lan ordutegi bat emanen zaie. Ordutegia antolaketaren eta produktibitatearen aldetik dauden premien arabera finkatzen joanen da.

_Ordu malguen poltsa bat dago (gehienez 80 ordu, pertsona bakoitzeko). Ordu horiek enpresak asteburuetako langileentzat aurreikusitako ordutegia aldatzen duenean deskontatzen dira. Poltsa hori gaindituz gero, 1,5 orduko atsedena emanen da, lan egindako ordu bakoitzagatik.

_Ezinbesteko orduen poltsa bat dago (abisua 7 egun baino gutxiagorekin ematen denean), ezinbesteak bultzaturiko kasuetarako. Poltsa hori gehienez 48 ordukoa izan daiteke 2008rako eta 40 ordukoa 2009rako.

_Halakotzat ulertzen dira gaixotasunagatiko ordezkapenaren lehenengo astea, hutsegite justifikatuak (aurreikusi ezin diren lizentzia ordainduak) eta ordu sindikal programatugabeak. Poltsa hori gaindituz gero, 2 orduko atsedena emanen da, lan egindako ordu bakoitzagatik.

_Aparteko kasuetan (baja luzeak, eszedentziak edo arrazoi larri justifikatuak), gutxienez 30 egun lehenago abisatzen denetan, egutegiaren aldaketak ez du eraginik izanen ez ordu malguetan ez ezinbesteko orduetan.

3. Multifuntzionaltasun plusa - malgutasuna eduki ahal izateko, asteburuan, bi erreaktoreekin eta lanak antolatzeko moduekin, kategoria hauek bereizten dira:

a) Asteburuetako kapataza.

b) Asteburuetako erreaktorista.

Kategoria horien soldata tipoa finkatzeko, kategoria bakoitzari kapataz eta analista tipoen soldaten diferentzia gehitzen zaio (2.259,34 euro).

20. artikulua. Erretiro plana.

2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, erretiro plan bat jarri zen abian gure konpainian. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

a) Planaren kudeaketa kanpora atera da aseguru kontratu baten bitartez. Horren ondorioz, urtero, enpresak diru-ekarpenak eginen ditu langile parte-hartzaile bakoitzak dituen fondoetara.

b) Planaren parte-hartzaile izanen dira ekitaldi natural bakoitzeko apirilaren 1ean, mugagabeko kontratua izanik, enpresan urte bateko edo hortik gorako antzinatasuna duten langile guztiak.

c) 2007ko ekitaldian enpresaren ekarpena langilearen urteko soldata gordinaren %2,5ekoa da, 31.996 euroko soldata berdindu arte, eta hortik gorako urteko soldata gordinari dagokionez, %13,6koa. Hurrengo ekitaldietan ehuneko horiek ez dira aldatuko, baina ehuneko bat edo bestea aplikatzeko finkatu den kopurua, hots, 31.996 euro, aurreko urteko KPIren arabera egokituko da urtero-urtero.

d) Fondo horien titularra langilea izanen da bakar-bakarrik, eta erregelamenduan ezarritako kasu berezietan baizik ezin izanen ditu atera.

Kasu berezi horiek Planaren erregelamenduan agertzen dira.

21. artikulua. Batzorde paritarioa.

Hitzarmen hau interpretatzearen gaineko arazo guztiei buruz erabakitzeko batzorde paritario bat eratzen da. Hori helburu, enpresaren hiru ordezkari eta langileen hiru ordezkari izendatzen dira eta, hemendik aurrera, horiexek izanen dira Batzorde Paritarioko kideak.

22. artikulua. Errelebo kontratua.

Indarrean jarraitzen du Tuterako "Rohm and Haas España" enpresaren 2004-2007ko lan hitzarmen kolektiboa hein batean aldatzeko akordioa, 2006ko apirilaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena.

23. artikulua. Bake sozialeko klausula.

Langileen alderdiak hitzematen du hurrengo hitzarmena negoziatzen ari den bitartean gatazka kolektiboaren neurrietara edo grebara ez duela joko. Batzordeak uste badu hitzarmena lortzeko negoziazioan enpresa ez dela fede onez aritzen, klausula hori indarrik gabe geldituko da eta egoki iruditzen zaizkion neurriak hartzen ahalko ditu, baina aurretik Lan Gatazkak Konpontzeko Nafarroako Auzitegiaren bitarteko lana eskatu beharko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena._Enpresak hitzematen du lanpostu zehaztua duten langileak ordezteko ikastun-kontraturik ez duela erabiliko.

Bigarrena._Enpresak hitzematen du ez duela aldi baterako lan enpresetara joko, salbu eta aldizkako edo iraupen laburreko lanetarako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Hitzarmen honetan ezarrita ez dagoen orotan, aplikagarria den lan legedian ezarritakoari men eginen zaio.

Bigarrena._Akordio hauek sinatu eta hurrengo egunean hartuko dute indarra. Ana Isabel Sarriés Remón andreari ahalmena ematen zaio eta agintzen, indarreko arautegia betetzeko asmoz, akordio hauek erregistratzeko eta argitaratzeko behar den dokumentazio guztia Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentura bidal dezan.

Tuteran, 2007ko ekainaren 29an._Enpresa batzordearen aldetik: I. Domínguez, J. García, J.A. Hernández, J.C. Pascual eta J.M Reinaldo._Enpresaren ordezkariak: M. Mateos, C. Milla eta A. I. Sarriés

Iragarkiaren kodea: F0713022