112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

795/2007 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 73/2007 Ebazpenaren bidez onetsitako ingelesezko "Hizkuntza Murgilketa" Lurralde Lankidetzako Programaren deialdia ebatzi eta parte hartuko duten ikastetxeei eman beharreko laguntzak ordaintzeko agintzen duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak aurkeztu duen txostenak azaltzen du beharrezkoa dela ingelesezko "Hizkuntza Murgilketa" Programan 2007ko udazkenean parte hartzeko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari egokitu zaizkion egunak argitara ematea, baita erreserban edota kanpoan geratu diren ikastetxeena ere, horretarako eratu den Batzordearen Aktan adierazitakoari jarraikiz. Azaltzen du, halaber, eman behar diren diru-laguntzak ordaindu behar direla.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateari ingelesezko "Hizkuntza Murgilketa" Programan parte hartzeko eman zaizkion plazak aukeratutako 4 taldeei ematea eta adieraztea programan noiz parte hartu behar duten:

HERRIA I K A S T E T X E A DATAK

Iruña "Víctor Pradera" HLHIP Azaroak 25-Abenduak 1

Funes "Elías Terés" HLHIP Azaroak 4-10

Altsasu "Zelandi" HLHIP Azaroak 11-17

Lodosa "A. Martínez Baigorri" HLHIP Azaroak 18-24

2. Ondoko ikastetxeak erreserban uztea, lehentasunen hurrenkeran:

Hurrenkera: 1. Izena: "Alfonso X el Sabio" HLHIP. Herria: San Adrian.

3. Parte hartzen duten ikastetxeei zenbateko hauek ordaintzea, ebazpen hau sinatzean:

HERRIA IFZ I K A S T E T X E A ZENBATEKOA

Iruña S3199148B "Víctor Pradera" HLHIP 3.500,00

Funes S3199140I "Elías Terés" HLHIP 3.500,00

Altsasu S3199001C "Zelandi" HLHIP 3.500,00

Lodosa S3199103G "A. Martínez Baigorri" HLHIP 3.500,00

Euroak, guztira 14.000,00

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea ordainketa agindua eman dezala, 2007ko Gastuen Aurrekontuko "Atzerriko hizkuntzen sustapena" izeneko 4220020-41540-2212-322E00 kontusailaren kontura. Guztira 14.000 euro dira.

5. Ikastetxeei jakinaraztea zenbateko horren justifikazioa uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoarekin bat eginen dela.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 30ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0712509