112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

AKATS ZUZENKETA, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emandako uztailaren 23ko 149/2007 Foru Aginduarena. Agindu horren bidez abenduaren 22ko 293/2006 Foru Aginduari eranskin bat gehitu zaio (2. eranskina: mendekotasun handiko pertsonendako prestazio ekonomikoa eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako gutxieneko babes mailako zaindari ez-profesionalendako sostengua). Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak eman foru agindu haren bidez onetsi zen mendeko pertsonei beren bizilekuan bertan zainketa-zerbitzuak lortzeko eta pertsona horiek zaintzen dituzten familiei babesa emateko 2007ko laguntzetarako deialdia.

Foru agindu horren idazpuruaren testuan akats bat dagoela oharturik (2007ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 13an), honako zuzenketa hau egin behar da:

Honakoa ageri den tokian:

"149/2007 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, ..."

Honela behar du:

"149/2007 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, ..."

Iruñean, 2007ko abuztuaren 17an._Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako idazkari tekniko nagusia.

Iragarkiaren kodea: F0712956