112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1267/2007 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez behin betikoz onesten da "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-7 jarduketa unitateko xehetasun azterlana, INMUDENSAk sustatua.

2007ko martxoaren 28an, Inmobiliaria de la Universidad de Navarra S.A.k (INMUDENSA) xehetasun azterlan bat aurkeztu zuen Iruñeko Udalean, izapideak egiteko. Azterlan hori "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-7 jarduketa unitateari dagokio, eta kirol pistak handitu eta estaltzea du xede.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak ekainaren 12an emaniko 919/2007 Ebazpenaren bidez, "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-7 jarduketa unitateko xehetasun azterlana hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri zen. INMUDENSA da sustatzailea.

Ebazpena 2007ko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 20koan, eman zen argitara, eta jendaurrean egon den epean ez zaio alegaziorik egin espedienteari.

Azterketa eta Lurralde Plangintzarako Atalaren txostena ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betikoz onestea "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko UPSeko Z-7 jarduketa unitateko ("kirol eremua eta zerbitzuak") xehetasun azterlana, INMUDENSAk sustatua. Kirol pistak handitu eta estaltzea du xede.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Iruñeko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 16an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0713220