112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

977/2007 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak onesten dituena. Zerrenda horiek lan harremanetarako diplomatu izateko lanpostuak oposizioaren bidez betetzeko deialditik sortu dira. Horrez gain, sartzeko deialdian eskatzen diren tituluak aurkezteko, zentroa aukeratzeko eta iraupen laburreko zerrendetan sartzeko epea ezartzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 5eko 1480/2006 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan harremanetarako diplomatu izateko lanpostuak oposizioaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 28an.

12. arauaren arabera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deialdian aurkeztu eta erakunde honetan kontratatuak izateko zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda igorri du. Hori dela-eta, bidezko da izangaiei gehienez ere hamar egun balioduneko epea ematea zer zentro aukeratu nahi duten adierazteko, iraupen laburreko kontratazioen zerrendan sartzeko eta deialdian eskatzen den titulua aurkezteko.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdian eskatzen diren betebeharrak bete eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan harremanetarako diplomatu izateko lanpostuetarako kontratatuak izateko zerrendak aukeratu dituzten izangaien zerrenda onestea, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz.

BOILLOS SAEZ, MARIA DOLORES

NAVASCUES HERNANDEZ, MARIA PILAR

CARRERA LORENTE, FATIMA

GARBAYO IBAÑEZ, NIEVES

IRISO SANCHEZ, IGNACIO

GARCIA REDIN, IDOYA

BELOQUI IRIARTE, IOSUNE

ELIO CEMBORAIN, ANA

2. Zentroa aukeratzeko, izangaiak I. eranskinaren A, B eta C ataletako bakoitzean ageri direnen artetik zentro bakar bat hautatu beharko dute, atal guztiak aukeratu beharrik gabe.

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.

Kontratu laburrak izanen dira jardunean dauden plantillako langileen ordez aritzeko egiten direnak, eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, lanaldi partzialean aritzeko, hala nola etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzirik zenbat irauten duten.

Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adierazi beharko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi duen ala ez.

3. Izangaiek lan harremanetarako diplomaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

4. Eskabidea, titulu hori frogatzen duten agiriak eta I. eranskina, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorririk, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.

5. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

6. 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera prestatuko dira aldi baterako kontratatzeko zerrendak, akordio horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC.OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatutako ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko, eta 2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, abuztuaren 20an.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

9. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 9an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

I. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko zerrendetarako esparruak

Deialdia

Deialdi hori .......................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (zenbakia: .........).

Izen-deiturak ..................................................................... N.A.N. ......................... harremanetarako telefonoak ..........................................

Adierazten dut:

Deialdi horretan aurkeztu naiz eta nahi dut, betebeharrak betez gero, kontratatuak izateko osatuko diren zerrendetan sartua izatea, ondoren aipatzen diren esparruetan: (*)

A atala:

f Nafarroako Ospitalea

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroak barne).

f Iruñerriko Oinarrizko Osasun Laguntza

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak

B atala:

f Ubarmin Klinika

f Odol Bankua

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroaren Iparraldeko Oinarrizko Osasun Eskualdea

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia

f Lizarrako Osasun Barrutia

f Iraupen luzeko eta laburreko zerrendetan egon nahi dut.

Lauki hori bete ezean, iraupen luzeko kontratuetarako zerrendan baizik ez da sartuko.

Iruñean, ......(e)ko ..........................aren ...........(e)an.

Sinadura

Osasuna Kudeatzeko teknikaria X X X X X

Enpresetako zientzietako diplomatua X

Ingeniari teknikoa X X X X X

Arkitekto teknikoa X

Gizarte langilea X X X X X X X X X

Lan Harremanetako diplomatua X

Erdi mailako teknikaria X X X X

1. mailako ofiziala X X X X X

Sukaldaria X X X X X

Sistema informatikoetako ofiziala X X X X X X X X X

Ogibide batzuetako langileak X

Zerbitzu Orokorretako langileak X

Administrari laguntzailea X X X X X X X X X X

Zerbitzu anitzetako langilea X X X X X X X X

(*) Atalak bete aitzin, zentroen laukian begiratu gaur egun lanpostu hori badela.

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA. LANGILERIAREN ETA LAN HARREMANEN ZUZENDARIORDETZA.

Irunlarrea, 39, 31008, Iruña.

Iragarkiaren kodea: F0712806