112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

149/2007 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko zuzendari kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko irailaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Zerbitzuko Ondare Zerbitzuko zuzendari kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, 2007ko irailaren 3an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0713679