112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URDAZUBI

Dantxarineako A.1 exekuzio unitateko mugapenaren aldaketa. Hasierako onespena

Alkatetzak uztailaren 19an emandako 34/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Urdazubin Dantxarineako A.1 unitateko mugapenaren aldaketa, Castro Iribarren, S.A.k sustatua, eta María Jáuregui Benito arkitektoak prestatua, EHAEOk 2007ko maiatzaren 16an ikus-onetsia; horren helburua da bi unitetan zatitzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan, 143. artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsitzat geldituko da, bidezko bada.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urdazubin, 2007ko uztailaren 19an._Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L0713024