112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Xehetasun azterlana, B.B.B.P.B.ko UE 5 unitatean, 5. poligonoko 741, 756, 757, 758 eta 1651. lurzatietan, Magallón eta Cortes kaleen artean

Udal honek, 2007ko uztailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, behin betikoz onetsi zuen Tuterako Alde Zaharreko Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko UE 5 unitateko xehetasun azterlana eta jarduketa sistemaren aldaketa, 5. poligonoko 741, 756, 757, 758 eta 1651. lurzatietakoa, Alfonso Ranz Garridok sustatua, hainbat pertsona ordezkatuz, Rafael Nevot Moracho, Alberto Pérez Gil, Narciso Pardo Soria (Ana María Pérez Gilen alarguna) eta haren semeak eta alabak eta Serafín Osta Jiménez (Tuterako BBBPBko UE 5 unitateko 741, 756 eta 757. lurzatien jabeak). Alkatetzaren 2007ko apirilaren 12ko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko abuztuaren 9an._Hiri Antolamenduaren eta Ekonomiaren Alorrereko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0713025