112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

38. poligonoko 421. lurzatiko xehetasun azterlana (Cantabria karrika), Las Labradas industrialdea

Hiri honetako Udalak, 2007ko uztailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, behin betikoz onetsi zuen xehetasun azterlana, Tuterako HAPOko 38. poligonoko 421. lurzatian (Las Labradas udal industrialdeko Cantabria karrikan) lerrokadurak aldatzeko, Manuel Blasco Blanco jaunak sustatua, Agropecuaria Hnos. Pérez Gil, S.C.I. ordezkatuz. Hasierako onespena Alkatetzaren 2007ko apirilaren 12ko ebazpenak eman zion.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2007ko abuztuaren 10ean._Hiri Antolamenduaren eta Ekonomiaren Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0713019