112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR ZENDEA

Hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2007ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Zendeako Udalaren eta Mercedes Uriz Gracia andrearen artean sinatu beharreko hirigintzako hitzarmena, Zizur Txikiko katastroko 59. lurzatiaren eremuari buruzkoa, Udalak sustatua.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2007ko abuztuaren 27an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0713296