112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko abuztuaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Cuesta de Julio kaleko 9ko xehetasun azterlana, José Javier Bustingorri Itúrbide jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Irunberrin, 2007ko abuztuaren 24an._Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0713272