112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LERIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2007ko abuztuaren 6an egindako osoko bilkuran, arauzko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Israel Larralde Camprovin jaunak eta Laura León García andreak sustatutako xehetasun azterlana, Gayarre kaleko 1eko familiabakarreko etxebizitzarako, Edurne Gorosquieta Guembe arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2007ko ekainaren 27an ikus-onetsitako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikulua, 74.ari lotutakoa, betez, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik atzina, interesdunek udal bulegoetan azter dezaten bulego orduetan, eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak epe horretan aurkez ditzaten.

Lerinen, 2007ko abuztuaren 23an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0713235