112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Larragako Udaleko Ingurumen, Herri Lan eta Hirigintzako zinegotzi-eskuordeak 2007ko abuztuaren 2an emandako 123/07 Ebazpenaren bitartez xedatu da 2. poligonoko 274. lurzatiaren xehetasun azterlana, Larragako Carnicería plazako 5. zenbakiari dagokiona. Viviendas Vasco-Navarras, S.L.k sustatu du, "Nologo Arquitectos" delakoak prestatu eta EHAEOren Nafarroako Ordezkaritzak 2007ko uztailaren 2an ikus-onetsi.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan egonen da, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Larragan, 2007ko abuztuaren 2an._Zinegotzi-eskuordea, Jesús Fernando García Elorz.

Iragarkiaren kodea: L0713172