112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Eraikin batean oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, kanpo lerrokadura aldatuta (barreneko patiora) Urederra Errekaren kaleko 6an igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko uztailaren 31n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-JUL-07 (3/UV)

"Ikusirik Víctor Hugo Iriarte Iriarte jaunak tramitera aurkeztu duen agiria, eta bat etorriz 2007ko uztailaren 4ko txosten teknikoarekin, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea eraikin bateko oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, goiko solairuetan patiora ematen duten lerrokadurak aldatuta Urederra Errekaren kaleko 6an igogailua jartzeko.

2. Espedientea jendaurrean izatea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2007ko abuztuaren 7an._Jarduneko alkatea, Ana Pineda Abel de la Cruz.

Iragarkiaren kodea: L0712952