112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

U.I. III-Arrotxapea unitateko A-5 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko uztailaren 31n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-JUL-07 (4/UV)

U.I. III-Arrotxapea unitateko A-5 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak ikusirik, Guillermo Echavarren Zozayak aurkeztu baititu tramitatzeko, Pamplolar, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Juridikoaren zuzendariak 2007ko ekainaren 25ean eman txostenari jarraikiz.

Honako hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea U.I. III-Arrotxapea unitateko A-5 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak, espedientean behar bezala izapidaturik dagoen testuari jarraikiz.

2._Erabaki hau A-5 unitateko lurzatien jabeei banan-banan jakinaraztea.

3._Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4._Estatutu hauek behin betikoz onetsi aurretik, hauen sustatzaileak erakutsiko du behar adinako ordezkaritza ahalmena duela eta adieraziko du ordezkatzen duen merkataritza enpresak zer jabetza portzentaje duen exekuzio unitatean.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 7an._Jarduneko alkatea, Ana Pineda Abel de la Cruz.

Iragarkiaren kodea: L0712957