112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURILLO EL FRUTO

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko abuztuaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen San Nicolás kaleko xehetasun azterlana behin betiko onestea.

Aditzera ematen da Udalak martxoaren 29an egin bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea San Nicolás kaleko 2. poligonoko 4. lurzatiaren zati bati dagokion xehetasun azterlana,"Agrupación de Amigos de Murillo" elkarteak sustatua; bertzetik ere, espedientea jendaurrean egoen ondotik haren aurkako alegaziorik jaso ez duenez eta Udaleko arkitektoak eginiko txostenean eskatzen zitzaion dokumentazioa osaturik, behin betiko onestea erabaki da. Argitara bedi ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta jakinaraz bekio Nafarroako Gobernuari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Murillo el Fruton, 2007ko abuztuaren 20an._Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0713117