112. ALDIZKARIA - 2007ko irailaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALIPENTZU

Herrilurren eta altxonbideen mugapen kartografikoaren hasiera

Galipentzuko Udalak, 2007ko uztailaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Galipentzuko Udalaren herrilurren mugapen kartografikoa hastea, lurzati berrantolamenduaren prozesua baino lehen. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 40. artikuluan (280/1990 Foru Dekretua) ezarritakoari jarraikiz espedientea jendaurrean egonen da, ukituek hura azter dezaten udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean sartu eta biharamunetik eta, kasua bada, idatziz alega dezaten haien eskubideen alde egoki juzgatzen dutena, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hilabeteko epean, alegazioak oinarritzeko erabiltzen dituzten agiri guztiak erantsita.

Galipentzun, 2007ko abuztuaren 20an._Alkatea, María Carmen Iriguibel Sola.

Iragarkiaren kodea: L0713104